Gaintzan 'Volar' filmaren emanaldia eta protagonistekin solasaldia egingo dituzte
Azaroaren 25eko ekitaldi modura, ostiralean 19:30ean da film emanaldia, eta ondoren hizketaldia, mokadutxo bat janez.

Gaintzan, Azaroaren 25eko emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunean, Volar dokumentalaren emanaldia antolatu dute. Bertha Gaztelumendik zuzenduta, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak. Emakundek ekoitzi zuen, eta haren bidez ekarri dute Gaintzara.
Udaletxeko aretoan izango da emanaldia, ostiralean 19:30ean. Ondoren, 20:30ean, dokumentaleko protagonista batzuekin solasaldia egingo dute, mokadutxoa janez.