Itsason topaketa batean gogoratuko dute A-25eko aldarrikapena, ostiralean
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunean, oihal morea jarriko dute udaletxean, eta Emakunderen jardunaldiko hitzaldiak berrikusiko dituzte gero.
Itsasoko Herri Batzarrak Azaroaren 25eko ekitaldiak antolatu ditu. Ostiralean izango dira, Itsasoko herrigunean, 19:00etatik aurrera. Lehenbizi, oihal zati moreekin herrian bertan jositako puntu more handi bat jarriko dute, udaletxeko balkoian.
Jarraian, udaletxeko Ganbara aretoan, Emakundek antolatu zuen Zaharrak eta emakumeak botere eraldatzailea eraikitzen jardunaldia berrikusiko dute, bideoan. Anna Freixas gerontologo feministak eta Mariqueta Vazquez zahartze osasungarrirako emakume elkarteko (AMES) kideak hitz egin zuten.
Bukatzeko, 20:15ean parte-hartzaileen arteko solasaldia egingo dute, ordu laurden batean. Herritarrei joateko eta parte hartzeko gonbidapena bidali die Herri Batzarrak.