Javier Mijangos eta Isabel Arostegi ertzainak oroitu dituzte Beasainen
Ekitaldia eta lore eskaintza egin diete. Orain 21 urte hil zituen ETAk Zaldizurretako bidegurutzea zenean.
Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen hilketaren 21. urteurrena bete da. Euren omenez ekitaldia eta lore eskaintza egin dituzte Beasainen, Zaldizurretako biribilgunean. Bertan izan dira Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegui agenteen sendiak eta lankideak, Esan sindikatua eta Euspel elkartea eta Beasaingo Udal Gobernuko ordezkariak, besteak beste.
Josu Bujandak hartu du hitza lehenik. Egun horretako gertaera ekarri du lehenik. Ondoren, etorkizunari begira jarri da ertzaintzaren burua eta esan du “gorrotorik gabe aurrera egin behar da belaunaldi berriengatik”. Bertaratutako guztientzat esker hitzak ere izan zituen Ertzaintzaren buruak.
Jarraian, Arostegiren eta Mijangosen senideei plaka, domina eta lore sorta eman dizkiete. Ekaitz Goikoetxearen bertsoen ondoren, ohorezko aurreskua ere dantzatu diete. Ondoren, oroitarrian lore eskaintza egin dute, eta bukatzeko minutu bateko isilunea izan da.