Oianguko bost bikotek kanpoan jokatuko dute, eta batek etxean
Aurreko asteburua "borobila" izan zen oiangutarrentzat, emaitzei dagokienean. Sei partidetatik, bost irabazi baitzituzten.
Asteburuan Gipuzkoako txapelketako pala motzeko beste hainbat partidu jokatuko dituzte Oiangukoek. Sei bikotetatik bakarrak jokatuko du etxean. Olaberrian, 17:00etan, lehen mailako Oiangu2ko bikoteak oiartzuarren aurka jokatuko du.
“Partida gogorrak” espero dituzte oiangutarrek. Kanpoko lehen partidak ostegunean izango dira. Bigarren mailako Oiangu2 eta Oiangu3koek Errenterian jokatuko dute. Aurkari zuzenak izango dira finalerdien lehian. Beste hiru partidak ostiral arratsaldean izango dira, Andoainen, Azpeitian eta Tolosan.
Aurreko asteburua “borobila” izan zen, emaitzei dagokienean. Kanpoko bi partidak irabazi zituzten. Lehen mailako Oiangu1eko bikoteak (Ibarguren-Letamendia) garaipena garrantzitsua eskuratu zuen Donostian. Bigarren mailako Oiangu2ko bikoteak (Agirre-Gonzalez) ere garaipena lortu zuen. Final erdietan sartzeko aukera handiak dituzte biek.
Etxean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jokatutako lau partidetatik hiru irabazi zituzten. Bigarren mailako Oiangu4koek (Garrido-Ropero beteranoak), Oiangu2koek (Naldaiz-Andonegi) eta Oiangu1ekoek garaipenak lortu zituzten. Lehen mailako Oiangu2koek (Irastorza-Olaran), berriz, galdu egin zuten, partida guztian aurretik joan ondoren.