Oiasso Kameratak itxiko du Barroko Aire jaialdia, igandean
'Barroko ala ez barroko?' emanaldia eskainiko du Irungo hari orkestrak, parrokian, 18:30ean.
Aurtengo Barroko Aire jaialdia bukatzear da. Igandean izango da emanaldi zikloko azken kontzertua. Oiasso Kamerata Irungo hari orkestrak itxiko du hala 37. Barroko Aire jaialdia. Barroko ala ez barroko? emanaldia eskainiko du Ordiziako parrokian, 18:30ean. Lau taldek osatu dute aurtengo kartela: Kea Ahots Taldeak eta Iñaki Salvador-ek, Oniria Taldeak, Conductus Ensemblek eta Oiasso Kameratak.