Olaberrian 2023ko udal aurrekontua bihar onartuko dute
Ostegunean 18:00etan egingo du Udalbatzak ohiko osoko bilkura, udaletxean.
Olaberriko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar, osteguna, 18:00etan udaletxean. 2023ko udal aurrekontua onartzea da gai-ordenako puntu bat. 2019-2023 agintaldiko azkeneko aurrekontu proiektua izango da.
Alkatetzaren ebazpenen berri eman ondoren, ogasuneko arloko fakturak, diruzaintza egoera eta kreditu aldaketa bat onartzea landuko dituzte. Jarraian iritsiko da 2023ko aurrekontuaren onarpena, lanpostuen zerrendarekin eta 2023ko lan egutegiarekin batera.
Gimnasioaren funtzionamenduaren araudiari ere hasierako onespena emango diote, baina udal baratzeen erabileraren araudiari ere.