Aitor Iraeta: «Aldaketak gelditzen zaizkit eta horiek egin nahi ditut»
Aitor Iraeta ormaiztegiarrak ahobizi rola hartuko du Euskaraldi honetan. «Nire inguruan baditut kasuak nahiz eta euskara jakin gaztelaniaz hitz egiten diogula elkarri. Ohitura horiek aldatzeko baliatu nahi dut euskaraldia», azaldu du.
«Lehen euskaraldia oso eraginkorra izan zen niretzako. Ohitura asko aldatu nituen, baina aldaketak gelditzen zaizkit eta horiek egin nahi ditut», gaineratu du.
Era berean, euskaraz hitz egiteko trebeziarik ez duten baina ulertzen duten ingurukoak euskarara erakarri nahi ditu. «Nik beraiei euskaraz egingo diet, gutxienez». Iraeta euskaldun zaharra da hizkuntzarekiko betidaniko lotura duela aitortu du.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.