Arostegi eta Mijangos oroitu dituzte Beasainen
Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen hilketaren 21. urteurrena bete zen atzo. Euren omenez ekitaldia eta lore-eskaintza egin zituzten Beasainen, Zaldizurretako biribilgunean. Bertan izan ziren Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzainburua, Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegui agenteen sendiak eta lankideak, Esan sindikatuko eta Euspel elkarteko ordezkariak eta Beasaingo Udal Gobernuko ordezkariak, Leire Artola alkatea buru.












