Haurrentzako antzerkia, abenduaren 4an
URRETXU // Abenduaren 4an Urretxuko eta Zumarragako udalen haurrentzako antzerki egitarauko azken saioa izango da. Tartalo lana antzeztuko dute, 17:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai, 16:00etan, Labeaga aretoko sarreran. Tartalori buruzko antzezlan hau adin guztietako pertsonentzat aproposa da eta 45 minutuko iraupena du.













