Hikaldiko erronka, ahizpen arteko harremana hika izan dadila
Beasaingo Ihintza eta Izaro Arrondo Mujika ahizpek Hikaldian parte hartzea erabaki dute. Nahiz eta euren etxean eta familian hitanoaren erabilera naturala izan, eurek ez dute hikarik erabiltzen. Bi ahizpen arteko harremana hikaz izaten hasteko urratsak egitea dute aurten Euskaraldian eta Hikaldian erronka nagusia.
Ihintzak nabarmendu duenez, «betidanik entzun izan dugu hika etxean baina gu ez gara inoiz ere saiatu hika hitz egiten». Izarok gogoratu duenez, «nik lagun batekin bakarrik erabiltzen dut, orokorrean ez».
Etxean amarekin hasi dira entseatzen, eta ordutegi aldetik aukera baldin badute, Hikastarora ere joateko asmoa dute. «Jarriz gero, gai izango gara, betidanik entzun dugulako. Baina ez gara jarri». Izarorentzat Hikaldia, beraz, «aukera bat bezala ikusten dut, hika hitz egiten hasteko aukera bat bezala».
Lagun artean, Beasainen ez dute hikarik entzuten, baina «herri txikietakoen artean bai. Mutil guztiek hitz egiten du hika».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.