Lanbroa belar-denda: "Ekimen oso ona iruditzen zaigu Euskaraldia"
Zumarragako ariguneetako bat Bidezar kaleko Lanbroa belar-denda izango da. Lanbroa belar-dendakoek Euskaraldiaren orain arteko edizio guztietan parte hartu dute. «Oso ekimen ona iruditzen zait. Lehenengo edizioa Bilbon bizi izan nuen eta Bilbon kalean jendea txaparekin ikustea oso garrantzitsua da. Zumarragan badakit euskaraz nork dakien, baina Bilbon ez nekien».
Bigarren edizioa Zumarragan bizi izan zuen. «Gure ingurua euskalduna denez, ez nuen aldaketa handirik nabaritu. Dendan bai, ordea. Ordura arte gazteleraz egiten zuen jendearekin, txaparekin zetozenez, euskaraz egiten hasi ginen. Arigune izateak ere laguntzen du. Oso giro polita sortzen da egun horietan dendan», aipatu du Zumarragako merkatariak.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.