Odol emaileei intsigniak banatu dizkiete Legorretan eta Beasainen
Legorretan Arregi okindegikoak omendu dituzte, emandako laguntzagatik
Odol emaileei intsigniak banatu dizkiete Seguran, Beasainen eta Legorretan. Segurako ekitaldia atzo arratsaldean izan zen eta Beasaingoa eta Legorretakoa gaur goizean izan dira..
Legorretako ekitaldian, odol emaileei intsigniak banatzeaz gain, Arregi okindegikoei omenaldia egin diete. Izan ere, urte hauetan guztietan laguntza eskaini dute odol emateak egin izan diren egunetan: odol emaileei mokadu bat eman diete odola eman ondoren, indarrak berritzeko. Urriaren 31an itxi zuten negozioa, erretiroa hartu dutelako.
Ekitaldiaren amaieran omendu guztiei gazta, sagardoa eta ardoa oparitu diete.
Horra hor Legorretako omenduen zerrenda eta ekitaldiko argazkiak:
25 odol emate: Aitor Alustiza Garmendia, Jose Manuel Azkonobieta Mitxelena, Miren Eukene Irizar Imaz, Kepa Jauregi Gaztañaga, Arantzazu Lasa Agirre, Jose Javier Mendizabal Imaz eta Jose Antonio Sevilla Guntin.
50 odol emate: Juantxo Iztueta Irarreta.
60 odol emate: Miren Rezola Lasa.
75 odol emate: Antonio Silva Enatarriaga.
100 odol emate: Valetin Iriondo Larrea eta Jose Joakin Ezeizabarrena Eguskiza.