Ormaiztegiko Mozorro Eguna iruditan
Ormaiztegiarrak San Andres Jaiak ospatzen ari dira. Gaur Mozorro Eguna da eta bazkaria egin dute Zubipe frontoian. Ondoren, kuadrillen jaitsiera egin dute, Zuttik elektro-txarangarekin. Beti bezala, ormaiztegiarrek irudimen erakustaldi bikaina egin dute.

Egunez ateratako argazkiak eta sari banaketakoak Angel Elorzarenak dira.
Jaiak bihar amaituko dira, Odolki Egunarekin.
Igandea, hilak 27. Odolki eguna
- 11:00-13:00. Txiki Txef sukaldaritza tailerrak (5-12 urtekoak eta familiak), Berjaldegin.
- 11:00. 35.Odolki Lehiaketa, 24.Odolki Osagaien Lehiaketa, taldekako plateren 20. Sukaldari Lehiaketa, Urrezko Odolkia saria. Karpan.
- 12:00. Martin Callejoren omenez III. Ardo Dastaketa, karpan.
- 12:00. Suthai batukada.
- 12:30. Lehiaketen sari ematea. Odolkia babarrunekin pintxoak.
- 14:00ak arte. Artisau jakien eta bertako artisautzaren azoka.
- 16:00-20:00. Haurren eta gaztetxoen jolas parkea, Zubipen.
- 18:00. Alaitasuna errondaila.