Maria Jauregi: «Euskaraldiak euskararen erabileran eragin dezake»
Maria Jauregi urretxuarrak 30 urte ditu, eta Zumarragako Udaleko Euskara sailean lan egiten du, dinamizatzaile gisa. Euskaraldia sustatzeko lanean dabil buru-belarri. Aurtengo Euskaraldian belarriprest rola jokatuko du.
«Rolak ez ziren ondo ulertu. Nahiz eta euskaraz jakin, beharbada toki batzuetan ez zara eroso sentitzen euskaraz hitz egiten. Kuadrillan denbora guztian euskaraz hitz egiteko gai sentitzen ez bazara, belarriprest izan zaitezke. Toki batzuetan gazteleraz hitz egitera ohitua nago eta ez dut uste toki horietan %100 euskaraz egiteko gai izango nintzatekeenik».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.