Sebas Iturriotz: "Berehalakoikeria"
Burgosko prozesuan gure euskal sena artean lozorroan geneukan dozena bat urte eskaseko gazteok Urretxuko jaiak eta santalutziak etorri zain irrikan izaten ginen. Egun horiek noiz etorri zain, santanastasietan Ataungo lehengusuak eta santalutzietan Orexakoak etortzen zirelako gure etxera bazkaltzera. A ze bazkariak haiek!
Garai haietan, gizonok amak eta amamak prestatutakoa dastatzera baino sartzen ez ginen garaiotan, niretzat bazkari horietako hizkera musika bikaina zen, ataundarren «Mielek esan zon» eta Orexarren «harek bi ardi ekarri zetian» entzuten nuen bakoitzean nire begiek dir-dir egiten zuten. Ataundarren hizkera latza zen (ekarri zon) eta Orexarrena, berriz, eztia bezain gozoa. Horiek izaten ziren nire ‘Euskaraldiak’, nahiz eta etxean gurasoekin, arrebekin ez bezala, euskara hutsean egiten genuen. Kalean, kuadrillakoekin, eskolan, irakasle nahiz ikaskideekin, beti gaztelaniaz jo ta su. Eta ez euskaraz hitz egiten ez genekielako, ez, gure euskal senak seko lo segitzen zuelako baizik.
Iritzi artikulua osoa GoiBerri.eus webgunean.