Txikizioak egin dituzte gauean hainbat autotan, Lukusin inguruan
Auto batzuetako leihoak eta lokal bateko kristalera hautsi dute.
Gauean txikizioak egin dituzte Ordiziako Lukusin plaza inguruan aparkatuta zeuden hainbat autotan. Autoetako leihoak puskatu dituzte. Aita Urdaneta etxadi azpian dagoen lokal bateko kristalera ere hautsi dute.














