Naia Garridok 100 metro bizkarreko proban marka egin du
URRETXU // Nahia Garridok bizkar igeriketako 100 metroko Euskadiko marka absolutua hobetu du asteburuan, Euskal Herriko Kopako Tolosako (Gipuzkoa) proban. 59 segundo eta 46 ehunenekotan gelditu zuen kronometroa. Sei segundo atera zizkion bigarren sailkatuari. Are, 15 urtekoen Espainiako marka ere bada asteburuan lortutakoa.













