Ampo: «Organoen bilerak, batzar orokorrak… gehien bat euskara izaten da horietan nagusi»
Duela bi urte ere parte hartu zuten, eta aurten, Kontseilu Sozialetik dinamizatuta, ariguneak –pluralean– sortzeko deia egin dute enpresa barruan. Guztira 27 sortu dituzte.
Langileak «asko eta ondo» inplikatu direla eta, gustura dira eragileak. «Ariketa eraginkorra izateko, enpresan zehar luzatu dugu deialdia, zaila delako Ampon arigune bakarra eta osoa izendatzea», azaldu dute Ampoko iturriek.
Hala, enpresaren organo eta talde ugari, eta egunerokotasuneko jarduera gehiago batu dira ariguneen zerrendara: Kontseilu Errektoretik hasita, talde ezberdin ugari izango dira arigune. «Baita planifikazio bilerak ere, guretzat garrantzitsuak izaten direnak. Edo goizeko zortzietan ekipo ezberdinek egiten dituzten bilerak, linea bakoitzekoak… Edo jantokian elkarrekin bazkaltzen dutenak, kafea batera hartzen dutenak, edo elkarren ondoan eserita dauden laukoteak… Estilo ezberdinetako ariguneak izango ditugu».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.