Zaldibiako konposgune berriez bilerak egingo ditu udalak herritarrekin
Artxanberri kaleko eta Ibai-Ondo atzeko guneetara deitu dituzte inguruko bizilagunak, atarien arabera sailkatuta.
Zaldibiako Udalak hiru bilera antolatu ditu biharko, osteguna, abenduak 1, kalean kokatu dituzten bi auzo konposgune nagusietan. Artxanberri kalearen hasieran jarriko dute bat, eta Ibai Ondo atzealdean bestea. Bizilekuaren arabera, hiru bileretako batean jasoko dute herritarrek informazioa.
Artxanberriko konposgunean, bi bilera izango dira. Lehenengoa 18:30ean da, eta Santa Fe kaleko 19A, 20, 21, 23, 25 eta 27 atarietakoak, Lizardi kaleko 5, 6, 7, 8, 13, 14, 15 eta 16 zenbakietakoak, eta Ibarrazpi kaleko 10 eta 12koak joan behar dute. hara.
Bigarren bilerara, berriz, 19:00etan, honako bizilagunak deitu ditu udalak: Santa Fe kaleko 28, 29, 30, 32, 34, 35, 36, 37, 38, 40, 42, 46, 48, 50, 52, 54, 56, 39,41,45, 49, eta 58; eta Artxanberri kaleko 1, 2, 3 eta 4koak.
Azkenik, Ibai Ondoko konposgunean, 20:00etan,Santa Fe kaleko 51, 60, 62, 64, 66, 68, 70, 72, 74A-B-D-F-G-H, 76, 78, 80, 82, 84 eta 86 atarietakoak.