'Zure platerean hasten da mundua' ikuskaria, Zaldibian
ZALDIBIA // Landarlan ingurumen elkarteak eta On Produkzioek ekoitzitako Zure platerean hasten da dokumentala Zaldibian emango dute, gaur 18:30ean, udaletxeko beheko aretoan. Lardizabal herri eskolak antolatu du emanaldia, ikasleekin gaia landu baitute, baina herritar guztientzat zabalik dago. Dastaketa ere izango da.












