Eskisabel eta Agirre irakurleekin batuko dira gaur Zaldibian
ZALDIBIA // Trikua esnatu da liburuaren irakurketaz jardungo dira, gaurko saioan —urteko azkena da— Zaldibiako Irakurle Taldekoak. Bi egileak, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel beasaindarrak, bertan izango dira. Euskara eta feminismoa uztartu dituzte lanean. Solasaldia Karreane kultur etxeko ganbaran egingo dute, gaur 19:00etan.












