Kazetaritzaren Ohorezko Mugarriak Garmendiarentzat eta Baztarrikarentzat
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte Andoainen. Elixabete Garmendia ormaiztegiarrak eta Patxi Baztarrika ataundarrak haien ibilbidea saritzen duen mugarri bana jaso dute ekitaldian.
Elixabete Garmendia kazetariak (Ormaiztegi, 1953) eta Patxi Baztarrika hizkuntzalariak (Ataun, 1958) Ohorezko Mugarri bana jaso dute atzo Andoaingo Bastero kulturgunean egin zen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien banaketan. ere saritu da kazetaritzan izandako ibilbideagatik. Berak ere, Ohorezko Mugarria jaso du.
Garmendiari euskarazko kazetaritzan egindako ibilbidea aitortu nahi izan diote sari horrekin. Ondo ezagutzen du saria ormaiztegiarrak. Lehen bost urteetan epaimahaikide izan zen, eta 2000. urtean Kazetaritza saria jaso zuen ETB1eko Bertatik bertara saioak, haren gidaritzapean. Aste honetan hil den Pilar Iparragirre kazetari idiazabaldarra izan du gogoan: «Berarengana luzatu nahiko nuke aitorpen hau».
Baztarrikak jaso du beste Ohorezko mugarria. Sariek «garai berrietara egokitzeko izan duten gaitasuna» nabarmendu zuen, eta eskerrak eman nahi izan zizkion 1989an berarekin batera sariak sortu zituen Andoaingo orduko udal taldeari.