Nahia Garrido bizkar igeriketako 200 metroko probako finalera sailkatu da Rotterdam-eko igeriketa-mitinean
Finala gaur jokatuko da, 17:36ean, eta Internetez ikusi ahal izango da
Nahia Garrido urretxuarra bizkar igeriketako 200 metroko finalera sailkatu da Rotterdam-eko mitinean. Finala gaur arratsaldean jokatuko da, 17:36ean. Mitina zuzenean ikusteko, sakatu hemen.
Rotterdam-eko mitinean Europako igerilari onenak parte hartzen ari dira. Garridok 15 urte bakarrik ditu, baina lehen proban finalera sailkatzea lortu du. Larunbateko bizkar igeriketako 100 metroko proban, adibidez, Kira Toussaint herbeheretarrarekin igeri egingo du. Garrido 3. kalean arituko da eta Touissaint 4. kalean. Touissaint-ek Europako errekorra du, bizkar igeriketako 50 metroko proban.
Larunbateko probako sailkatze saioak 09:34ean hasiko dira eta Garridorena bosgarrena izango da.













