Taldean amaitu dute Movember
Moherri elkarteak Movember kanpaina amaitzeko taldeko argazkia atera eta pintxo-bibotea egin dute.
Movember Moherriko kideak taldeko argazkiak, Ordiziako Plaza Nagusian. Argazkia: Josetxo Marin Moherri elkarteak Movember kanpaina amaitzeko juntadizoa egin zuen atzo arratsaldean, Ordiziako plaza nagusian. Gizonezkoen osasun-gaien inguruan kontzientzia pizteko, ikerketarako dirua biltzeko eta gaixoei babesa adierazteko baliatu dute azaroa. Pintxo-bibotea egin zuten segidan —argazkian—, tabernaz taberna.

MoHerriko kideak pintxo-bibotean. Argazkia: Laida Goiburu












