Zaldibiako konposgune berriez bilerak daude gaur
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak hiru bilera antolatu ditu gaurko, auzo konposguneetan. Artxanberri kalearen hasieran jarriko dute bat, eta Ibai Ondo atzean bestea. Bizilekuaren arabera, hiru bileretako batean jasoko dute herritarrek informazioa, Artxanberriko konposgunean 18:30ean eta 19:00etan, eta Ibai Ondokoan 20:00etan.












