LABek irabazi ditu berriz ere hauteskunde sindikalak CAFen
Beasaingo eta Irungo lantegietan nagusitu da.
LAB Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak irabazi ditu berriz ere hauteskunde sindikalak CAFen, bai Beasaingo lantegian bai Irungoan. Atzo izan zuten bozketa eguna.
Beasaingo lantokian 11 delegatu lortu ditu LABek, bederatzi ELAk, hiru CCOOek eta bi ESKk. Irungo lantokia, berriz, zazpi delegatu eskuratu ditu LABek, lau ELAk eta bana UGTk eta ESKk.