Otsailaren 4an izango da ‘Sorotan Bele gogoan’ kontzertua
Gorka Sarriegi eta Urbil Artola Lazkaoko Musika Bandarekin batera jotzekoak ziren, bihar, Arerian. Baina partaideetako baten osasun arazoek eragotzi dute emanaldia.
Sorotan Bele taldearen gomutan Lazkaon antolatu eta atzeratu duten kontzertua otsailaren 4an izango da, 19:00etan, Arerian. Atzo zabaldu zuten data berria. Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariek Lazkaoko Musika Bandarekin joko dute. Biharko saiorako sarrera erosita zeukatenei balioko die otsailaren 4rako.