Mila Juaristik irabazi du egutegiko azaroko asmakizunaren saria

LEGAZPI // Egutegiko lehiaketak irabazle berria du: Mila Juaristi. Azaroko asmakizunaren erantzuna aza zen, eta 116 erantzun zuzen jaso ditu udalak, Juaristik 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Abenduko asmakizuna hau da: Zeelanda Berrian jarri zioten izena, ziurrenik izen bereko hegaztia eta fruta honek antzeko ileak dituelako.