Antzerkia eta bertso jarriekin afaria dituzte Itsason
EZKIO-ITSASO // Euskaraldiari bukaera emateko, Itsasoko batzordeak bi ekitaldi antolatu ditu, biharko. Lehenik, Lehendakari gaia antzerkia da. Alegiako frontoian, 18:30ean egingo dute Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak. Ondoren, 21:00etan Itsasoko Ostatuan, afaria eta Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariekin Auskalo zeinek jarriak bertso jarrien kantaldia egingo dute.