Igiruko herri larreak erabiltzeko, izena emateko epea irekita
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak zabaldu du, urtero bezala, Igirua aldeko herri lurretako larreetarako izen-ematea. Inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera. Abenduaren 23a da horretarako azkeneko eguna. Larratu nahi den azienda mota, buru kopurua eta noiztik noiz arte erabili nahi den zehaztu behar da. Maiatzetik otsailera da larrealdia.












