Gabonetako jaialdiaren 36. edizioa egingo dute larunbatean Zegaman
Larunbatean, 19:00etan, Zegamako Gabonetako jaialdiaren 36. edizioa egingo dute. Orkatz Txiki eta Orkatz abesbatzek parte hartuko dute, Osane Leizaren zuzendaritzapean eta Dorleta Altzelai piano-jolearen laguntzarekin. Gabon kantak abestuko dituzte. Azken bi kantetan abesbatzetako kide ohiek ere parte hartuko dute.
Abenduaren 25ean Orkatzek meza nagusian abestuko du. Bi abesbatzek adinekoen egoitzetan ere abestuko dute: Orkatzek Beasaingo Arangoiti egoitzan eta Orkatz Txikik Zegamako eguneko zentroan eta Segurako adinekoen egoitzan.