Goierriko eskola publiko guztietan izan du eragina grebak
Gehiago edo gutxiago, ia eskola guztiek egin dute bat deialdiarekin. Bigarren greba eguna dute hamabost egunean.
Goierriko hezkuntza sare publikoko ikastetxe gehienek egin dute bat «sare publiko bakar, euskalduna eta propiorako bidea egin beharko lukeen legea» aldarrikatzeko grebarekin, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Gaur izan da protesten bigarren greba eguna. Lehenengoa, azaroaren 30ean egin zen. Greba egunen helburua irailaren 14an aurkeztutako «hezkuntza legearen aurreproiektuarekiko desadostasuna» agertzea izan dela azaldu dute sindikatuek.
Ikastetxe batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago, baina Goierriko hezkuntza sare publikoko eskola guztietan izan du eragina deialdiak, eta datu altuagoarekin edo baxuagoarekin, denetan izan du jarraipena. Sare publikoko langile oro zegoen deituta grebarekin bat egitera: irakasleak, Haurreskolak patzuergoko langileak, hezitzaileak eta sukaldeetako langileak eta garbitzaileak. Grebaren alde agertu direnentzat sare publikoa da «aukera-berdintasuna, kohesio soziala eta euskalduntze prozesua bermatu» behar dituena.
Hamar puntutan laburbildu dituzte aldarrikapenak: publikoa ardatz izango duen hezkuntza legea; segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatzeko legea; publifikazio-marko eta araudi orokor eta adostua ezartzea; hezkuntza lege propioa; inbertsio eta baliabide nahikoa dituen hezkuntza legea; euskara erdigunean jartzea; betebehar eta kontrol mekanismo zehatzak dituen legea; hezkuntza sistemako langileen enplegua eta lan baldintza egokiak bermatzeko legea; merkatuen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den legea; eta hezkuntza lege parte-hartzailea, langileak aintzat hartuko dituena.
Sindikatuen datuen arabera, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ikastetxe publikoetako langileen %60k egin du bat grebarekin. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, berriz, parte-hartzea %34koa izan da.
Elkarretaratzea Ordizian
Ordizian, azaroaren 30ean egin zuten bezala, elkarretaratzea egin dute hezkuntza publikoaren alde eta Hezkuntza Lege aurreproiektuaren aurka, Urdanetako Lehen Hezkuntza-ko eraikin atarian, Urdanetarrak Guraso Elkarteak deituta.
Jarraipena Goierrin, herriz herri:
Ataun |
Joxe Miel Barandiaran Herri Eskola Ataungo Haurreskola
|
%5 %100 |
Beasain |
Murumendi LHI Txindoki BHI Alkartasuna Lizeoa LHI Loinazpe BHI Beasaingo Haurreskola-Seaska PHE |
%86,11 %39,56 %60 %32 %0 |
Ezkio-Itsaso |
Ezkio-Itsaso Herri Eskola |
%82 |
Gabiria |
Balentzategi Herri Eskola |
%100 |
Idiazabal |
Aita Iparragirre Herri Eskola eta Haurreskola |
%100 |
Itsasondo |
Urkipe Herri Eskola eta Haurreskola |
%100 |
Legazpi |
Domingo Agirre LHI Olazabal BHI Itxaropen eta San Juan Haurreskolak |
%92,7 %69,5 %0 |
Legorreta |
Ugaro Herri Eskola Ugaro Haurreskola |
%40 %0 |
Mutiloa |
Mutiloako Haurreskola PHE |
%50 |
Olaberria |
Olaberriko Herri Eskola Olaberriko Haurreskola-Kuttun PHE |
%100 %0 |
Ordizia |
Urdaneta ikastetxea Oianguren BHI |
%100 %75,37 |
Ormaiztegi |
San Andres Herri Eskola Ormaiztegiko Haurreskola PHE |
%92 %100 |
Segura |
Laiotz Herri Eskola Segurako Haurreskola PHE |
%76 %100 |
Urretxu-Zumarraga |
Gainzuri ikastetxea J.M. Iparragirre BHI Urretxu-Zumarragako Haurreskola PHE |
%73 %72 %71,4 |
Zaldibia |
Lardizabal Herri Eskola eta Zaldibiako Haurreskola PHE |
%100
|
Zegama |
Aitxuri Herri Eskola Zegamako Haurreskola PHE |
%55 %100 |
Zerain |
Herri Eskola |
%10 |