Itsasoko gazteen bilgune berria, irekita
Itsasoko gazteek elkartzeko eta egoteko lokal berritua daukate, ostegunaz geroztik. Berritu ondoren, azken margoketak ostegunean egin zituzten: horma-irudi bat margotu zuten. Herritarrek ikus zezaten, ateak ireki zituzten eguerdian, mokadutxo bat zerbitzatuz. Mahai-tenis mahaia, jolasak eta aisialdirako jokoak ere badituzte Gaztelekuan, baita sofak eta telebista ere. Erabiltzaile izan nahi dutenek izena emateko epea irekita dute. Haurrek eta gazteek erabiliko dute Itsasoko Gaztelekua.













