Jostailu mordoa Gabonetako jostailu bilketan
Astelehenean eta atzo egin du kanpaina udalak, ikastetxeetako gurasoekin batera. Ordiziarren ekarpena "txalotzekoa" izan dela nabarmendu du udalak.
Ordiziako Udalak Gabonetako jostailu bilketa egin du atzo eta astelehenean, ikastetxeetako guraso boluntarioekin batera. Aurten jostailu mordoa jaso dutela azaldu du udalak, eta ordiziarren erantzuna “txalotzekoa” izan dela azpimarratu du. “Erantzuna izugarria izan da, oso pozik gaude bilketarekin”. Jostailu horiek sailkatu eta beharra dutenei bideratuko dizkiete.
Boluntarioen lana eskertu dute: “Hori ere eskertzekoa eta balioan jartzekoa da, halako ekintzak antolatzeko ezinbestekoak direlako”.