Mari Domingiren ipuinak kontatuko dituzte liburutegian
KULTURA // Beasaingo Liburutegiak haurrei zuzendutako ipuin kontaketa egingo du bihar, 17:30ean. Gabonak izango dituzte ardatz. Mari Domingiren gora beherak kontatuko ditu Elisse Xalbadorrek. 2014 eta 2018 urteen bitartean jaiotako haurrei bideratutako saioa da. Gonbidapena hartzea komeni da. Horretarako, 943 028 070 telefonora deitu behar da.













