Abenduaren 23ko bertso saiorako sarrerak salgai daude
Alaia Martin, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Odei Lopez ariko dira bertsotan Legorretako Herri Antzokian, 22:30ean. Sarrerak udaletxean eskuratu daitezke, 5 euroan.
Abenduaren 23an, datorren ostiralean, bertso saioa izango da Legorretako Herri Antzokian, 22:30ean. Odei Lopez herritarrak, Alaia Martinek, Oihana Iguaranek, Iker Zubeldiak eta Sustrai Colinak parte hartuko dute. Sustrai Colina eta Alaia Martin igandean jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira, Iruñeko Nafarroa Arenan.
Sarrerak udaletxean daude salgai (16:30etik 19:30era), 5 euroan. Asteartea izango da sarrerak lortzeko azken eguna. Egunean bertan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratu ahal izango dira.