Ataungo Udalak Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du
«Urte askoan udal gobernuek, udal langileek eta herritarrek egindako lanari esker» lortu dela, eta denak zoriondu ditu Ataungo Udalak.
Ataungo Udalaren jardueran euskarak duen zentraltasuna aitortzen duen Urrezko Bikain ziurtagiria eman dio Eusko Jaurlaritzak. Asteartean izan zen ekitaldia, Bingen Zupiria sailburua buru zela. «Urte askoan udal gobernuek, udal langileek eta herritarrek egindako lanari esker» lortu dela, eta denak zoriondu ditu Ataungo Udalak.