Beasain Kirol Sarietako aurtengo sarituak jakinarazi ditu udalak
Ohorezko Beasain Saria Beasain Kirol Elkarteak jasoko du, epaimahaiak erabakitako Sari Nagusia nork jasoko duen abenduaren 28an Igartzako jauregian egingo den galan emango dute ezagutzera. Emakumezko kirolariaren saria Elena Calvillo mendi lasterkariak jasoko du, eta gizonezko kirolariarena Ekain Imaz errugbi jokalariak.
Beasaingo Udalak jakinarazi ditu dagoeneko 2022ko Kirol Sarietako sarituen izenak –behean zerrenda–. Udalak izendatzen duen Ohorezko Beasain Saria Beasain Kirol Elkarteak jasoko du, epaimahaiak erabakitako Sari Nagusia nork jasoko duen abenduaren 28an, 19:00etan, Igartzako jauregian egingo duten galan emango dute ezagutzera.
2022an Beasain Kirol Sarietan ondorengoak izango dira sarituak:
Urteko aipamen bereziak:
- Emakumezkoen Lasterkari Taldea (Bealak Kluba)
- Izaro Jerique, Maria Izquierdo eta Eneko San Roman (Lorea CEWK wushu)
- Emakumezkoen Esparru eta Pagoeta saskibaloi taldeak (BKL saskibaloia)
- Gizonezkoen Arri eta Murumendi saskibaloi taldeak (BKL saskibaloia)
- Jone Gisasola (Eski Alpinoa)
- XV. Mendi Astea (Arrastaka eta Aizkorri Mendizale Elkarteak)
- X. Igartzako Mendi Duatloia (Trigoi eta Igarloi)
- Enai Pascual (Saskibaloiko jokalaria)
- Joseba Andoni Erauskin “Pepe” (BKL saskibaloia)
- Urko Etxebeste (Atletismoa)
- Asier Larrañaga (Eskubaloia)
- Beñat Urretabizkaia (Powerlifting)
- Iñigo De la Hera (Gipuzkoa Basket saskibaloia)
Emakumezko kirolaria edo taldeari saria: Elena Calvillo Arteaga (Mendi lasterkaria)
Gizonezko kirolaria edo taldeari saria: Ekain Imaz Agirre (Errugbi jokalaria)
Urteko kirol jardunaldia: Goierriko Mendizale Beteranoak
Erakunde babeslea: Indar Ingeteam
Beasaingo Udalak izendatutako Ohorezko Beasain Saria: Beasain Kirol Elkartea (2. RFEF mailara lortutako igoera)