EH Bilduk Adur Ezenarro alkategaia aurkeztu du 100 bat herritarren babesarekin
Barrena Jauregian egin zen aurkezpen ekitaldia, asteazken arratsaldean.
Ordiziako EH Bilduk Adur Ezenarro Agirre 2023ko Udal Hauteskundeetarako alkategaia aurkeztu zuen asteazkenean, Barrena Jauregiko erakusketa aretoan. 100 bat herritar bertaratu ziren Ezenarrori babesa ematera. Bailarako hainbat hautagaik eta eragilek ere parte hartu zuten.
Legegintzaldian izandako jardunari buruz hitz egin zuen Ezenarrok, eta baita aurrerantzean etorkizuneko erronkei aurre egiteko lanketez ere. Jon Ander Caballero EH Bilduren udal taldeko kideak lore sorta eta besarkada eman zion alkategaiari. Ekitaldiaren amaieran, argazkia atera zuten bertaratuek, Batuz Ordizia Gara udal hauteskunde kanpainako leloarekin.