Goierriko sei udalerrik jasoko dituzte bidegorriak egiteko diru laguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentuak 2022ko deialdian banatuko dituen 700.000 euroetatik 190.000 iritsiko dira Goierrira.
Aramako, Ezkio-Itsasoko, Idiazabalgo, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek bidegorri egiteko diru laguntzak jasoko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentutik. ‘Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten Bideen Udal Sarea garatzeko programa’-ra 702.870.83 euro bideratu ditu diputazioak, eta kopuru horren laurdena baino zerbait gehixeago iritsiko da Goierrira: 191.245,7 euro.
Diru lagun horiek helburua herriko bakoitzetik pasatzen diren bidegorriak hobetzea, luzatzea edo konexioak optimizatzea da. «Pozten gara deialdiak arrakasta izana, eta udalerri eskatzaileei erantzuteko hasiera batean jarritako 500.000 euroei beste 200.000 euro gehitu dizkiegu», adierazi du Rafaela Romero mugikortasun diputatuak.
Aramako Udala
- GI-2131 errepidean bidegorri zati bat egokitzeko proiektua. 6.231,50 euro
Ezkio-Itsasoko Udala
- Errota-Eitzaga bidegorriaren 1. fasea, Errota-Biribilgunea. 100.000 euro
Idiazabalgo Udala
- Beasain-Idiazabal bidegorriaren Idiazabalgo adarraren aurreproiektua idaztea. 13.915,00 euro
Legazpiko Udala
- Bidegorria Juanastegi kalean. 48.339,10 euro
Urretxuko Udala
- Beilatokiaren aurrean bidegorriaren zoladura berritzeko lanak. 7.514,10 euro
Zumarragako Udala
- GI-2632 errepideko zeharbidea hobetzeko proiektua aldatzea, bizikleta-bide bat sartzeko. 15.246,00 euro