Loinatz abesbatzak itxiko du Igartza Musika Zikloa
Loinatz basilikan izango da emanaldia, igandean, 19:00etan.
Igartza Musika Zikloko azken kontzertua izango da igandean, hilak 18. Loinatz abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da aurtengoa. Loinazko San Martin Basilikan izango da, 19:00etan.
Jon Aizpuru zuzendariak gidatuta, ondorengo eguberritako kantu sorta eskainiko dute:
. Adeste fideles (J. Reading),
. Virgo dei Genitrix (A. Donostia)
. Puer natus in Bethlehem (J. Domínguez)
. Illuxit Nobis Hodie (A. Alcaraz)
. Angelus Alleluia (J. Guerrero)
. O magnum mysterium (J. Busto)
. Elurra mara-mara – TTBB (S. Jaroff) eta Goiko Mendiyan (J. Guridi)
. Dringilindron – SATB (S. Esnaola) eta Haur eder baten bila (J. Pildain)
. Haur eder baten bila (J. Pildain) eta Eguberri kanta (I. Mokoroa)
. Haurtxo Seaskan (G. Olaizola)
. Oi Betleem (J. Guridi)
. Horra Mari Domingi (J.M. Usandizaga)
. Olentzero Bidasotarra (Orbegozo-Tife)
. Izar ederrak (J. Elberdin) eta -Hator Mutil (J. Guridi)