Haurrak, Olentzero eta Mari Domingirekin
Bi-Tartean elkarteak Olentzero eta Mari Domingi erraldoiak jarri ditu Areizaga-Kalebarren plazan eta haurrek beraiekin argazkiak ateratzeko aukera eduki dute. Horretaz gain, txu-txu trena, magia ikuskizuna, zirko ikuskizuna eta musika ere egon dira, Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatutako Asteburu Magikoa egitasmoaren barne. Bihar ere ekitaldiak egongo dira. Goizean haurrentzako jolasak egongo dira Gernikako Arbola plazan eta 14:00etan 100 euroko bost bale zozkatuko dira Areizaga-Kalebarrenen.