43 urteko ibilbidearen amaiera Santa Ana Abesbatzarentzat
Ordiziako Santa Ana Abesbatzak azken kontzertua eskaini du gaur arratsaldean Ordiziako Jasokundeko Andre Maria elizan. 43 urteren ondoren amaiera eman die haien ibilbideari.
Santa Ana Abesbatzari iritsi zaio amaiera. 43 urte pasa ditu herria musikaz bustitzen talde honek eta gaurkoan agur esateko garaia iritsi zaio. Arratsaldeko 19:00etan Ordiziako Jasokundeko Andre Maria elizan eman diete hasiera agur kontzertuari. Gabon kantak, abesti tradizionalak zein bestelakoak abestu dituzte, musikaz lagunduak zein ahotsez soilik interpretatuak. Haiekin batera izan dituzte Ordiziako Txistulariak eta Barikuan taldea.
Eliza jendez bete da, izan behe zein goi, eta agurra gertukoenen artean giro goxoan egitekon aukera euki du Santa Ana Abesbatzak. Ikusleak jarrera aktiboa izan dute gainera, txaloekin.