Bittor Bolinaga Alzelai Ordiziako Udaleko zinegotzia hil da
Ordiziako Udalak bi dolu egun ezarri ditu.
Bittor Bolinaga Alzelai Ordiziako Udaleko zinegotzia eta EAJren udal taldeko bozeramailea izandakoa hil da, 59 urterekin. Ordiziako Udalak bi dolu egun ezarri ditu udal korporazioko kidearen heriotzaren aurrean. Udaletxean herriko bandera masta erdira jarri dute, eta udal agendako ekitaldiak bertan behera geratu direla jakinarazi du. Galeraren aurrean, Bolinagaren sendiari eta EAJko udal taldeari doluminak eta samina helarazi dizkio Ordiziako Udalak.
Azken agurra, bihar
Gorpua Ordiziako beilatokian egongo da, gaur, 20:00ak arte, eta bihar, astelehena, 10:00etatik 13:00etara. Hileta, bihar, astelehena, arratsaldeko 19:00etan izango da, Ordiziako Andre Mari Jasokundearen parrokian.