Made in Urola azokan sortzaile ugari Zumarragan
Zumarragan elkartu dira Urola bailarako sortzaileak. Euskadi Plaza izan dute haien erakuslehio gaurkoan.
XII. Arte eta Artisautza azoka izan dute gaurkoan Zumarragako Euskadi Plazan. “Made in Urola” lelopean bildu dira Urola bailarako sortzaileak. Denetariko produktuak topatu ahal izan dituzte bertan gerturatu direnek, hala nola, dekorazio produktuak, margolanak, ukenduak, arropak…
Saltzaileek aipatu dutenaren arabera, «gabon inguruko datak onak izaten dira horrelako azoketara etortzeko, opariak egiteko sorkuntza ugari izaten baitira azoka hauetan, eta gainera, bertako sortzaileei ikusgarritasuna ematen zaie». Ondorioz, salmentak «ondo» joan ohi direla azoka honetan adierazi dute.