Euskaldun eta Lehendakari txapelketetako zazpi lasterketa jokatuko dira Goierrin 2023an
Bi txirrindulari proba emakumezkoenak izango dira, beste bostak gizonezkoenak. EAEko Txirrindulari Federazioak joan ostiralean onartu zuen datorren urterako kirol egutegia. Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Seguran, Ordizian eta Zegaman jokatuko dira lasterketok.
Euskaldun eta Lehendakari Txapelketetako puntuagarriak izango diren zazpi lasterketa jokatuko dira 2023an Goierrin. Bi emakumezkoenak izango dira, Seguran eta Ordizian, eta beste bostak gizonezkoenak, Lazkaon, Ataunen, Beasainen, Seguran eta Zegaman. EAEko Txirrindulari Federazioak joan ostiralean egin zuen batzarrean onartu zuen datorren urterako kirol egutegia. Hauexek lasterketak:
EMAKUMEZKOEN EUSKALDUN TXAPELKETA
- Martxoak 4. Emakumeen Segurako Saria (Segura)
- Uztailak 8. Emakumeen Ordiziako Klasikoa (Ordizia)
GIZONEZKOEN EUSKALDUN TXAPELKETA
- Apirilak 29. Lazkaoko proba (Lazkao)
- Maiatzak 21. Ataun San Martin proba (Ataun)
- Maiatzak 27. Loinatz Txirrindulari proba (Beasain)
- Ekainak 3. San Joan Txirrindulari proba (Segura)
LEHENDAKARI TXAPELKETA
- Abuztuak 26. Zegamako San Bartolome saria (Zegama)