Twin Melody-k 'Sayonara' aurkeztuko du Benidorm Fest-en
Benidorm Fest-eko finalerdiak urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an izango dira, eta final handia otsailaren 4an. Bertan aukeratuko dute Eurovision jaialdiko Espainiako ordezkaria.
Twin Melody ordiziarrak Benidorm Fest-en izango dira. Eurovision jaialdian Espainia ordezkatuko duen talde, musikari edo abeslariak aukeratuko dituzte Benidorm Fest-en. Finalerdiak urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an izango dira, eta final handia otsailaren 4an. Twin Melody-k Sayonara abestia aurkeztuko dute hautatuak izateko ahaleginean. Gazteleraz, frantsesez eta ingelesez egiten dute abestian, eta euskarazko hitz batzuk ere sartu dituzte. Atzera kontaketa egiten dute euskaraz, “bat bi hiru, bat bi hiru lau”. Eurovision jaialdia Liverpool-en izango da aurten, maiatzean. Ukrainiak irabazi zuen iaz.