Bi egun izendatu dituzte mendiko txartela egiteko
ATAUN // Ataun Kirol Elkarteak bi egun jarri ditu mendiko federatu txartela berritzeko edo berria egiteko. Gaur eta bihar artean, hilak 21 eta 22, mendi saileko ordezkariak Aizkoarte kultur elkartean egongo dira 18:00etatik 20:00etara bitartean. Txartela berritzeko, hala ere, posta elektronikoa erabiltzea lehenetsi nahi dute kirol elkartekoek. Honakoa da helbide elektronikoa: ataunke.mendia@gmail.com.













