Haurrentzako Gabonetako parkea, Urretxun
URRETXU // Urretxuko eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako parkea antolatu dute urtarrilaren 2, 3 eta 4rako. Ederrena pilotalekuan izango da. 0 eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Urtarrilaren 2an 16:30etik 19:30era irekiko da eta urtarrilaren 3an eta 4an 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Egun osoko sarrerak lau euro balio du eta goiz edo arratsaldekoak 2,5.












