Osasun publikoaren aldeko aldarria Goierriko osasun zentroetan
«Lakuako agintariak osasun sistema desegiten eta lan baldintzak eskasten» ari dela salatu dute. Abenduaren 27an kontsultarik ez dago izango Ataunen eta Olaberrian.
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda — SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk— kontzentrazioak egin dituzte gaur Goierriko lehen arretako anbulatorioetan eta Zumarragako Ospitalean. Aldarrikapenak uda atarian egindako mobilizazioen gisan joango dira; salatu dute, harrezkero egoera «larriagotu» dela. «Lakuako agintariak osasun sistema desegiten eta lan baldintzak eskasten» ari dela salatu dute.
Kontsultak itxita
Osakidetzaren esanetan ordutegiak «egokitu» egin ditu, «zerbitzuaren mantentze zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzeko». Murrizketak 90 zentrori eragingo die, ordutegi eta data desberdinetan, ostegunean hasita eta «gehienez ere» urtarrilaren 10era arte.
Goierrin ere eragina izango dute murrizketek. Ataunen San Gregorion eta San Martinen eta Olaberrian kontsulta lekuak itxita egongo dira abenduaren 27an.